Ingurunea, animaliak eta aire libreko bizitza. Bisitatu eta ezagutu nola egiten duten lana baserrian. Bisita gidatuak egin daitezke aurretik abisatu ezkero. 655 706 073 www.maingenea.com/eu juanjo@maingenea.com
Artikutza geografikoki Goizuetako udalerriaren baitan dagoen barruti edo eskualdea da. Hala ere, 1919tik Donostiako Udala da honen jabe. Esparru natural eder honek 3700 hektarea inguru hartzen ditu, barruan 6 milioi zuhaitz inguruko baso zabala gordetzen duelarik. Euskal Herriko ingurunerik euritsuena eta zaharrenetarikoa da.
Ibilbide zoragarriak Goizuetako ingurua eta pasai zoragarriaz gozatzeko. Zailtasun desberdinetako ibilbideak.
Egun, joareak eskuz egiten jarraitzen duen artisau gutxietako bat da. Artisau joare on bat egiteko prozesua zein den ezagutzeko aukera. Bisita gidatuak egin daitezke aurretik abisatu ezkero. 948 51 43 00 / 676 063 129
Goizuetako ondare arkitektoniko baliotsua
Bisita gidatuentzat erreserbak egiten dira
Duela 5.000 urte inguru bertan gizakia bizi zela erakusten digute. Bi ibilbide megalitikoek mairu baratzeen aniztasunarengatik erakartzen dute. Hainbeste izateak eta multzo hain handiak egoteak jende frankoren bizitoki izan zela adierazten digu.