Goizueta: historia, istoriak, lurra, jendea

Aldizkari hau 2016ko abenduan Goizuetako Kultur Taldeak sortutakoa da. Izenak dioen bezala, gure herriari buruzko jakingarri batzuk biltzen ditu, gure herriaren nondik norakoak ezagutarazi nahian. Hainbat pasarte, gertaera, datu eta bestelakoak jaso ditugu, Goizuetako historiari errepaso txiki bat eginez. Lan honetan Udaleko Euskara Zerbitzua ere Kultur Taldearekin batera elkarlanean aritu da.