NOLA IRITSI

Euskal_Herriko_kolore_mapa grixa.jpg

Goizueta Nafarroako Ipar-mendebaldean kokatutako herria da. Goizuetara etortzeko:

Bizkaitik: AP-8 autobidea hartu Donostiarako noranzkoan eta Hernaniko irteerara iritsi arte jarraitu. Hernaniko jarraibideak jarraitu Karabelgo gasolindegira iritsi arte, eta bertan GI-3410 (Goizuetako errepidea) hartu. Behin Nafarroan sartuta, NA-4150 errepidea jarraitu.

Lapurditik: A-63 autobidea hartu Donostiarako noranzkoan, eta Gipuzkoan sartzean AP-8 autobidea jarraitu. Donostiako 2. saihesbidea hartu eta Hernaniko irteera hartu. Hernaniko jarraibideak jarraitu Karabelgo gasolindegira iritsi arte, eta bertan GI-3410 (Goizuetako errepidea) hartu. Behin Nafarroan sartuta, NA-4150 errepidea jarraitu.

Goierri eta Tolosaldetik: N-1 autobidea hartu Donostiarako noranzkoan eta Andoainera iristean A-15 autobidea (Urumeako autobia) jarraitu eta Goizuetako irteera hartu. Bertan GI-3410 (Goizuetako errepidea) hartu. Behin Nafarroan sartuta, NA-4150 errepidea jarraitu.

Arabatik eta Sakanatik: A-10 autobidea hartu Iruñerako noranzkoan, eta Irurtzunera iristean A-15 autobidea hartu Donostiarako noranzkoan. Leitzako irteera hartu, eta Leitzako biribilgunean Goizuetako irteera hartu eta NA-170 errepidea jarraitu. 5 km-tara, Basa Kabin, NA-4150 errepidea (Goizuetako errepidea) hartu.

Iruñea eta Nafarroa hegoaldetik: AP-15 autobidea hartu Donostiarako noranzkoan. Leitzako irteera hartu, eta Leitzako biribilgunean Goizuetako irteera hartu eta NA-170 errepidea jarraitu. 5 km-tara, Basa Kabin, NA-4150 errepidea (Goizuetako errepidea) hartu.

Bortziriak, Baztan eta Malerrekatik: N-121a edo N-121b autobidea hartu Doneztebe arte, eta bertan NA-170 errepidea (Leitza aldera) hartu. Basa Kabira iristean, NA-4150 errepidea (Goizuetako errepidea) hartu.

 

DISTANTZIAK KILOMETROTAN:

Iruñea:

- Distantzia: 70 kilometro

- Denbora: ordu bat

Donostia:

- Distantzia: 33 kilometro

- Denbora: 35 minutu