Ibilbide megalitikoak

Duela 5.000 urte inguru bertan gizakia bizi zela erakusten digute. Bi ibilbide megalitikoek mairu baratzeen aniztasunarengatik erakartzen dute. Hainbeste izateak eta multzo hain handiak egoteak jende frankoren bizitoki izan zela adierazten digu.

Goizuetako Udalak bi ibilbide prestatu ditu herrian aurkitu diren estazio megalitiko batzuk ezagutarazteko. Duela 5.000 urte inguru bertan gizakia bizi zela erakusten digute aztarna horiek.

Nahiz eta trikuharri eta tumulu txiki batzuk ere aurkitu diren, Goizuetako gune megalitikoak mairu baratzeen aniztasunarengatik erakartzen du. Hainbeste izateak eta multzo hain handiak egoteak jende frankoren bizitoki izan zela adierazten digu.

Mairu-baratze guneetatik gertu maiz burdin minerala topatu izan da. Hurbiltasun horrek pentsarazten digu garai haietan bazekitela burdina lortzen eta lantzen, lan mota guztietako tresnak sortuz, eta baita ehizarako edo erasoetako armak ere. Aiako Harria inguruko meatzetako burdina-harriarekin lortzen zen burdinaren kalitateak ospe handia lortu zuen Europan XII eta XVIII. mendeen bitartean, eta baliteke ospe hori erromatarrak hona iritsi aurreko garaikoa ere izatea, XIX. mendearen bukaera arte iraun zuena.

Trikuharriak, Añoneakoaren gisakoak, Brontze Aroan eraikiak izan ziren, duela 5.000ren bat urte, Indoeuroparren lehenengo inbasioarekin batera.

Mairu baratzak gure mendietan Burdin Aroan agertu ziren, duela 2.600 urte inguru eta 400 bat urteko epean, azken etorrera Indoeuroparren azken inbasioaren garai berean.

Tumuluak, Aitasemegikoen eta Arramaletakoen gisakoak, harri txikiak eta lurra pilatuz eraiki ziren, eta hiru metro inguruko diametroa eta metro bateko altuera dute. Mairu baratzen garai bertsukoak dira, eta baliteke bertan hildakoaren errautsak gorde izana.

Sakabanaturik aurkituko ditugu ikusmen zabaleko mendi-bizkarretan eta abeltzaintzarako eta merkataritzarako bide garrantzitsuen lepoetan. Banaka edo multzotan, ikusgarriak edo xumeak, geldiarazten gaituzte, zertarako, zergatik, nola edo nork galderen erantzunetan murgilduz.

AITASEMEGIKO IBILBIDE MEGALITIKOAN, 7,7 Km.koa 33 monumentu megalitiko baino gehiago ikus ditzakezu. Horra iristeko oinez igo zaitezke Zubietako bide zaharretik (3,9 Km), edo kotxez mendiko pistetatik (6,0 Km). Goiko zatian aparkalekua prestatua dago pistaren hasieran eta beste bi Kuxingo Borda eta Enekoelorrietako paneletan.

ALKASOALDEKO IBILBIDE MEGALITIKOAN, 8,7 Km, 55 monumentu megalitiko baino gehiago ikus ditzakezu. Horra iristeko oinez igo zaitezke Aranoko bide zaharretik, 4,3 Km, edo kotxez mendiko pistetatik, 4,5 Km. Goiko zatian bi aparkaleku prestatu dira, Altzanburu eta Errekalekuko paneletatik gertu. Beste bat pista hasieran.

 

Aitasemegiko triptikoa

Alkasoaldeko triptikoa