Ingurunea, animaliak eta aire libreko bizitza. Bisitatu eta ezagutu nola egiten duten lana baserrian. Bisita gidatuak egin daitezke aurretik abisatu ezkero. 655 706 073 www.maingenea.com/eu juanjo@maingenea.com
Maingenea baserria, naturarekiko grina
Animaliak eta aire zabaleko bizimodua maite ditugu. Horregatik itzuli gara. Eta baita arraza bakan bat berreskuratzeko ere. Gure kultura birbaloratzea, inplikatzen duen bizimodura itzultzea, ekoizpen ekologikora eta galbidean dagoen bertako arraza bat berreskuratzea, betizua.
Maingeneatik, ikuspegiak ikusgarriak dira eta, nahiz eta naturaz inguraturik egon, Goizuetako herritik oso hurbil gaude; hortaz, gu bisitatzera etor zaitezkete eta nola lan egiten dugun ikusi.
Betizua
Euskal Herriko mitologiaren parte gara, Lurrak gordetzen dituen aberastasunen zaindari moduan. Kobazulo eta elezaharretan suzko zezenen bezala margotzen gaituzte; edo aho nahiz sudurretik sua jaurtiaz; edo adar nahiz isatsean sua daramagula. Eper begi bereizgarriak eta ile gorrixka dugu. Euskal izen honek "behi izua" esan nahi du. Oso gutxi gelditzen gara, batez ere gizakiak ia desagerrarazi gintuelako. Lehenik, gure haragiaz elikatzeko ehizatzen gintuztelako. Eta gero, ekoizpen hobea duten arrazez ordezkatzeko. Horregatik mendietan babestu ginen eta toki latzetan biziraun genuen, negu gorri eta udako lehorteetan. Berezko hautespena izan zen gure erabakitzaile bakarra. Pirinio guztian eta inguruetan bizi ginen, nahiz eta orain Nafarroako Erresuma Zaharrean baino ez garen gelditzen banaka batzuk.
70. hamarkadaren amaieran babestutako espezie deklaratuak izan ginen, arraza autoktonoa galtzeko zorian. Pertsona batzuk gure habitatera hurbiltzen hasi ziren negu gorrian bazkaz elikatzeko: ahul zeuden gure kumeak zaintzeko edo homeopatia erabiliz bizkarroiak kentzeko. Bada arriskatu eta gurekin lan eginez bizitza aurrera ateratzeko apustu egin dutenik ere. Mendi aldean bizimodu alternatiboa gara: ustiapenetarako ezin hobeak gara, batez ere ekologikorako, non gurekin eta ingurunearekin sentikorrak diren.
Azken urteotan arreta eta kontserbazio izpirituak berpiztu dira. Horren adibide da Goizuetako herria, guretzat benetako "erreserba". Nafarroako ia abereon erdiak hemen bizi gara: ustiapen mistoetan edo ekologikoetan.
Gure haragia esklusiboa eta oso preziatua da. Bere zaporea ezin da besteekin konparatu: mamitsua, osasuntsua, hormonarik eta likidoen atxikipenik gabekoa. Azaltzeko zaila eta ahoan dastatzeko ezin hobea.
Nahiz eta iraganean baino babestuago egon, erne gabiltza eta biziraupenaren alde borrokan jarraitzen dugu.