2018/02/09

Udal aurrekontua behin-behinean onartua

Urtarrileko ohiko batzarrean onartu zuen udalak 2018ko aurrekontua. 802.498,46€koa da.

2018ko udal aurrekontuak, ohiko gastuez gain, inbertsio berriak egiteko partidak ere jasotzen ditu. Hauen artean daude, besteak beste: Tifanitxo eraikinaren ba­rruko aldea berritzea; auto­en­plegurako dirulaguntzak ematea; eskolako eta plazako parkeak berri­tzea; "Goizuetan kon­tsumitu" poltsak; pistak konpontzeko dirulaguntzak eta baserrietako bideetan kitamiedosak jartzea; dantzen lokala berritzea; auzo­lanetarako asegurua kontratatzea...

Aurrekontuak behin-betiko onartzen direnean, informazio zehatzagoa emango da gure komunikazio bideen bidez.