Urtarrileko ohiko batzarrean onartu zuen udalak 2018ko aurrekontua. 802.498,46€koa da.
2018ko udal aurrekontuak, ohiko gastuez gain, inbertsio berriak egiteko partidak ere jasotzen ditu. Hauen artean daude, besteak beste: Tifanitxo eraikinaren barruko aldea berritzea; autoenplegurako dirulaguntzak ematea; eskolako eta plazako parkeak berritzea; "Goizuetan kontsumitu" poltsak; pistak konpontzeko dirulaguntzak eta baserrietako bideetan kitamiedosak jartzea; dantzen lokala berritzea; auzolanetarako asegurua kontratatzea...
Aurrekontuak behin-betiko onartzen direnean, informazio zehatzagoa emango da gure komunikazio bideen bidez.