Goizuetako udalak Zubimuxu Aterpea hartzeko aukera martxan jarri du
Zubimuxu, duela urte batzuetatik herrian dagoen aterpea da eta martxa ederra darama. Hemen ingurutik eta lurralde desberdinetatik, jende desberdina gerturatzen da bertara, egunak nahiz asteak igarotzera. Gure herriaz eta gure inguruaz gozatzera. Aterpea bera berri mantentzen da eta oso erakargarria da. Herriaren bihotzean dago, plaza eta zubi handiaren ondo ondoan.
Goizuetako udalak uztaila bukaeran, Zubimuxu Aterpea eskaintzara ateratzeko prozesua martxan jarri du, hilabete bukaerako plenoan, plieguak onartuz eta lizitaziora ateraz. Zubimuxu Aterpea eta Goizueta herriaren inguruko informazioa albiste honen bukaeran atxikitutako fitxan ikusgai dago.
Informazio gehiago: https://hacienda.navarra.es/sicpportal/mtoAnunciosModalidad.aspx?Cod=260806063937A63694B2