Alarma egoerak irauten duen bitartean bete beharko da lanpostua.
Deialdia publikatu eta hurrengo egunean bertan kontratu zuen Correos-ek Pello Loiarte goizuetarra, datozen asteetan postari lana egiteko. Beraz, berriz ere martxan da posta zerbitzua Goizuetan.
[Albiste originala]
Joan den martxoaren 23tik posta zerbitzurik gabe gaude herrian, Coronavirusa dela eta, adinagatik arrisku egoeran egon litezkeen langileak zerbitzuz kanpo uztea baimendu duelako Correos-ek.
Lanpostu honetarako ordezko langilerik ez dagoenez zerrendetan, Goizuetan postari gisa lan egiteko interesaturik egonez gero, 948 207 209 telefono zenbakira deitzeko eskatu du Correos-ek (15:00ak arte. Kristinagatik galdetu).