2020/04/02

[Kontratatua] Postari gisa lan egingo lukeen norbait behar da Goizuetan

Alarma egoerak irauten duen bitartean bete beharko da lanpostua.

Deialdia publikatu eta hurrengo egunean bertan kontratu zuen Correos-ek Pello Loiarte goizuetarra, datozen asteetan postari lana egiteko. Beraz, berriz ere martxan da posta zerbitzua Goizuetan.

[Albiste originala]

Joan den martxoaren 23tik posta zerbitzurik gabe gaude herrian, Coronavirusa dela eta, adinagatik arrisku egoeran egon litezkeen langileak zerbitzuz kanpo uztea baimendu duelako Correos-ek. 

Lanpostu honetarako ordezko langilerik ez dagoenez zerrendetan, Goizuetan postari gisa lan egiteko interesaturik egonez gero, 948 207 209 telefono zenbakira deitzeko eskatu du Correos-ek (15:00ak arte. Kristinagatik galdetu).