Besteak beste, lagun eta senideekin elkartzeko aukera izango dugu, beti ere Nafarroatik atera gabe.
Maiatzaren 11tik aurrera 1.fasera pasako da Nafarroa, horretarako baldintzak betetzen dituelako, eta gutxienez 2 astez iraungo dute fase honetako arintze neurriek.
0 faseko neurriekin segiz, umeek ordubetez atera ahal izango dute kanpora, heldu bakoitzeko gehienez 3 umerekin eta kirol eta paseorako neurriek bere hortan segituko dute (kirola bakarrik eta herritik atera gabe, paseoa 1 km barruan), baina hemendik aurrera libertade gehiago izango dugu, senide eta lagunekin elkartzeko aukera ere izango baitugu, beti ere Nafarroatik atera gabe eta gehienez 10 laguneko taldeetan.
Hala ere, libertade gehiago izanagatik, ardura handiz jokatzeko garaia izango da, birusa zabaltzeko aukerak handitu egingo baitira. Hortaz, orain inoiz baino gehiago, higiene neurriak betetzea (ongi eta maiz garbitu eskuak), segurtasun distantzia mantentzea (2 m) eta ,distantzia hau mantendu ezin den kasuetan, maskarillak erabiltzea beharrezkoa izango da, birusa Goizuetan zabaldu ez dadin.
Beheko taula honetan ikus ditzakezue fase honetarako neurriak, Goizuetako kasura aplikatuta. Zalantzak izanez gero, BOEn begiratu, erne egon komunikabideei eta kasu konkretuei buruzko zalantzak dagokion tokira deituta argitu.