Azienda, artisau eta nekazal feria herriko eragileek eta Goizuetako Udalak elkarlanean antolatzen dute beste hainbat herritar, tabernari eta baserritarren laguntzarekin.
Goizuetako Udalak eta herriko eragileek elkarlanean, XIV. azienda, artisau eta nekazal feria antolatu dugu azaroaren 25erako. Gure ekoizleen eta bereziki herriko abeltzain, artisau eta nekazarien lana eta eginkizuna ezagutu eta zabaltzeko erakusleihoa da feria. Aurreko urteetan bezala, aurten ere arrakasta handia izatea espero da, bai parte-hartzaileen aldetik eta baita feria ikustera etorriko diren herritar nahiz kanpotarren aldetik ere.