2023/06/17

Unai Mirandak segiko du aginte makilarekin

Udal talde berria gogotsu agertu da kargu hartze ekitaldian

Aginte makila berdinarekin baina talde berrituarekin segiko du alkatetzan Unai Mirandak.

Herritarrez lepo zegoen kargu hartze ekitaldian eskerrak eman nahi izan dizkie familiari, bukatu berri den legealdiko taldekideei, udal langileei eta maiatzaren 28an EH Bilduri botoa eman zieten herritar guztiei.

Bertaratutakoek txalo zaparrada bero batekin eskertu diote egindako lana eta babesa azaldu diete legealdi berrian zinegotzi gisa jardungo duten Eider, Uxuri, Mertxe, Maialen, Igor eta Olatzi.