2019/06/16

Unai Mirandak hartu du aginte makila

Ekainaren 15ean burututako udaletxeko eraketa batzarrean aho-batez izendatu zuten Unai Miranda alkate berria, Unai Loiarteren lekua hartuz.

Udalbatza berria eratu eta zinegotzi guztiek kargu hartu ondotik, Unai Miranda Berroeta alkate izendatua izan zen aho-batez. Honela legegintzaldi berriari hasiera emateko, alkateak esker oneko hitzak izan zituen bera alkate izateko lagundu dioten guztiei eta aurreko agintaldian udaletxean lanean haritu direnei.

Unai Loiarte alkate ohiak ere esker oneko hitzak izan zituen amaitu berri den legegintzaldian bere ondoan lan egin dutenei.