2018/09/02

Udalak "Elkartasuna Elkartea" disolbatu nahi du

Gaiari buruz azalpenak emateko, irailaren 7an 18:30etan, bilera informatiboa egingo da eskolako jangelan.

Elkartasuna Sozietatea 1901. urtean sortu zen Azkote mendia ustiatzeko. Gizartea eta gobernantza eredua geroztik asko aldatu da eta gaur egun Udala da Elkartasunaren ondasunak kudeatzen dituena.

Udalak, ondasun hauek eskumen osoz kudeatzeko, egoki ikusten du Elkartasuna disolbatzea eta bide hori nola egin nahi duen azaltzeko bilera informatibo bat deitu du irailaren 7an, arratsaldeko 18:30tan Eskolako jangelan.