Lur komunalen kudeaketa hobetzeko helburuarekin eta Udalaren ustetan makina honek; Goizuetak daukan ingurune guztia hobeto mantentzen, baserri bideen eta pista nagusien egoera hobetzen, mendiaren egoera orokorra hobetzen lagunduko du.
Goizuetako udalak lur komunalen kudeaketa hobetzeko asmoarekin beso desbrozadora duen traktore bat erosi du. Udalaren ustetan makina honek; Goizuetak daukan ingurune guztia hobeto mantentzen, baserri bideen eta pista nagusien egora hobetzen, mendiaren egoera orokorra hobetzen lagunduko du.
Proiektua aurrera eramateko baserritarrak, ehiztari elkarteko kide, suhiltzaileen bolondresak, baserritarren elkartea eta udal ordezkarien artean osatutako lan talde bat aritu da azken hilabeteetan lanean.
Ondorengo asteetan traktorea erabiltzeko formakuntza saioak burutuko dira traktore berri hau erabiltzen hasi aurretik. Lur komunalen egoera hobetzeko helburuarekin Goizuetako udalak 131.890 €ko inbertsioa burutu du, eta 60.000 €ko diru laguntza lortu du, 2024ko PDR deialdiaren bidez.
Goizuetako Lur komunalen kudeaketa proiektua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak kudeatutako 2023-2027 Nafarroako PEPACen Tokiko Garapen Parte-hartzailea 7119.01 laguntzaren esparruan gauzatu da. 60.000 euroko laguntza Cederna Garalur tokiko ekintza-taldeak eman du, bere 2023-2027 Landa Garapeneko Estrategiaren esparruan, eta Europar Batasuneko Landa Garapeneko Funtsak (FEADER) %45ean eta Nafarroako Gobernuak %55ean finantzatzen dute.