2018/09/18

Udal ikastaroak 2018-2019

Ireki da epea aurtengo ikastaroetarako izena emateko. Udalak, ikastaroen kostuen %45 ordainduko du.

Iazko hiru ikastaro arrakastatsuez gain, eskulanak, Pilates eta Jumpfit, ikus-entzun sormenaren beste ikastaro bat ere eskainiko da aurten.

Apuntatzeko epea, irailaren 27 arte egongo da zabalik. Eskuorriak, etxez-etxe banatu dira eta leku publikoetan ere eskuratu daitezke.

Dokumentuan ikusi daiteke ikastaroen ordutegia, prezioa eta gainerako informazio guztia.