Auzotarren eta Zubi Ondo tabernaren artean antolatutako festa bikainak.
Aurten ere hemen ditugu Txino Auzoko Festak, maiatzak 2an eta 3an, egitarau borobil eta ederrarekin. Duela hilabete inguru, jai hauek antolatzeko deialdia zabala egin zuten herritar batzuk eta oraingoan, auzotarren eta Zubi Ondo tabernaren artean antolatu dituzte jaiak.
Aurtengo egitarauak, ekintza eta aukera desberdinak eskaintzen ditu. Ostiralean 22:00tan, Mus Txapelketa ospatuko dute Zubi Ondo tabernan, ohitura zaharrak galdu gabe. Larunbatean berriz, goizeko 11:00tan hasiko da egitaraua umeentzako jokuekin. Ondoren, txupinazioari emango zaio segida eta egun guztian zehar, hainbat ekintza izango ditugu gozatzeko: salda eta txorizu egosia, Umore Ona dantza taldearen emanaldia, berexitasun bezala Aitzur tiraketa txapelketa, Bertsolariak eta egunari bukaera emateko nahiz borobiltzeko, erromeria Dani eta Ainararekin.
Egitarau osoa kartelean.