Portaera matxistak eta bortitzak aldatzeko indarkeria erabili daiteke? Helburuak edozein ekintza justifikatzen du? Galdera horiek luzatzen ditu Evaren alabak konpainiak Ring antzerki lanean.
Goizuetako Kultur Taldeak udazkenari hasiera polita emango dio igande honetan. Evaren alabak antzerki taldearen eskutik jaiotako RING antzezala izango dugu urriaren 6an Ganbaran ikusgai arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Proiektu honek proposamen dibertigarri eta arriskutsua dakar, gizartearen aurrerapena eta balio demokratikoak eskatzen dituena. Antzezlanak arazo bat aurkezten du: batetik, gure diskurtso feministaren eta gure jokabidearen artean ditugun kontraesanak eta emakumeen gorputzaren gaia, zeinak balio sistema zehatz batetik zahartzaroa, loditasuna edo inperfekzioa baztertzen dituen zapalkuntza jasan duena. Eta bestetik, portaera matxistak eta bortitzak aldatzeko indarkeria erabili behar den ala ez. Horrela antzezlan bizia, kritikoa eta aktiboa sortzen da bere buruaz hitz egiten duena, autoerrepesentazio bat ematen delako eta hartara, beste pieza baten barruan dagoen pieza bat eratzen da.
“Ring” umorezko antzezlana da, izan ditzakegun oztopo edo autozuzenketen aurrean ez da errebeldia eta autokritika falta, emakume garen bezala erakusteko konpromisoa hartzen gaituzten gaien erresistentziatzat ager baitaitezke.