Udaletxeko tabloian dago ikusgai eskatzaileen behin behineko zerrenda
Joan den ostiraleko ez ohiko batzarrean herri lurretako larreen aprobetxamendua eskatu zuten eskatzaileen behin behineko zerrenda onartu zen, eta orain, eskatzaileek alegazioak egiteko aukera izango dute, apirilaren 8ra arte.
Kontuan izan behar da, gaur egun Goizuetak PAC egiteko eskaintzeko dituen herri lurrak 1.548,47 hektarea direla, eta izandako eskaerak 1.557,26 hektareakoak direla. Beraz, eskaera guztiak ezin izan dira ase. 8,79 hektarea falta baitira.
Banaketa egiteko, hurrengo dokumentuan azaltzen diren irizpideak jarraitu dira.