"Negozio-eredua. Landa-merkataritza" programa 2.500 biztanletik beherako herrietako elikagai-dendentzat da bereziki.
Merkataritza eta Turismo Zuzendaritza Nagusiak berriro egingo du aurten CEINek kudeatutako ‘Negozio-eredua. Landa-merkataritza’ programa.
2.500 biztanletik beherako herrietan jada dauden elikagai-dendentzat da bereziki programa, premisa hau betetzen badute: negozioa eraldatu, eraberritu edo bilakatu nahi izatea. Laguntza, aholkularitza eta prestakuntza pertsonalizatuak ematen ditu merkataritza-arloan, eta Merkataritza eta Turismo Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen du. Negozio bakoitza aztertu, berariazko prestakuntza eman, ekintzen ezarpenari jarraitu eta amaierako emaitzak baloratuko dira.
Helburua, Nafarroako landa-eremuetan txikizkako merkataritza-jarduera denon artean hobetzen laguntzea da.
Informazio gehiagorako, jo ezazue CEINera:
Miren Sanz
Tel.: 848 426 000
E-posta: comerciorural@cein.es
Ondokoen bidez ere lor dezakezue informazioa:
· Eremuan lanean ari diren garapen-agenteen bidez, ekimena ezagutu ez ezik, programaren zati ere baitira.
· CEINen webgunearen bidez, programarako eskabideak aurkezteko formularioa baititu.
· Merkataritza-arloko web-atariaren bidez.