2025/10/11

Nafarroako gobernuak Goizuetako Udalari 300.000€ko diru laguntza eman dio

Nafarroako gobernuak Goizuetako udalari 300.000€ko diru laguntza eman dio Ospitala birgaizteko lanak finantzatzeko.

Diru laguntza hau Nafarroako 2025ko aurrekontuetan jasota zegoen partida bati dagokio, hain zuzen ere, EhBilduk aurrekontu hauen negoziaketetan sartu zuen partida bat da. 

Atzo Urriak 10, Nafarroako gobernuko etxebizitza kontseilaria den Begoña Alfaro, Goizuetan izan zen diru laguntza hau arautzen duen hitzarmena sinatzen. Ospitaleko birgaitze lanen nondik norakoak zuzenean ikusteaz gain, Goizuetako udalak kontseilariaren bisita hau baliatu zuen, despopulazioari aurre egiteko duen tresnarik eraginkorrena etxebizitza dela adierazteko, eta honen inguruan duen plangintza azaltzeko, eskola zaharretako etxebizitzak birgaitzea eta berriak egiteko kooperatiba bat sortzea. Plan hau epe laburrean egingarria dela adierazi zioten eta urrats garrantzitsua bat suposatuko lukela goizuetarrentzat, baina aurrera eramateko Nafar gobernuaren inplikazioa ezibestekoa dela ere adierazi zioten.

Birgaitze babestua

Ospitala birgaitzeko lanen aurrekontua, gutxi gorabehera, 1.3 milloikoa izango da, eta hau finantzatzeko aipatutako diru laguntzaz gain, Goizuetako Udalak birgaitzeko babestuaren behin behineko kalifikazioa lortu du aste honetan bertan, hain zuen, ere sei etxebizitzak egiteko 360.000 € ko diru laguntza. Gainera, Goizuetako Udalak, lan hauek finantzatzen laguntzeko diru laguntza gehiago lortzeko lanean jarraitzen du.

Ospitala birgaitzeko lanak

2010eko proiektua eguneratzeko lanak eta lanen zuzendaritza Judith Ubarrechena arkitektuak lortu zuen. Momentuz, exekuzio lanen lehen fasea bakarrik esleitu da, lanak ondorengoak izango dira: hustuketa, kanpoko pareten sendotzea, egurrezko egitura berria eta teilatu berria, egitea. Lehen fase hau egiteko esleipenduna Iparragirre eraikuntza lanak SL izan da. Lanak urriak 13ko astean hasiko dira eta datorren urteko apirilerako bukatuak egon beharko dute. 

Goizuetako Udalarentzat urrats handi bat da eraikuntza hau birgaitzea, oso egoera arriskutsuan zegoen eraikuntza bat birgaitzen delako, ingurua egokitzeko urrats bat emango delako, eta batez alokairura bideratutako eskaintza publiko bat sortuko delako.

Udalak lanean jarraituko du, laguntzak ekartzeko eta etxebizitza gehiago sortzeko, Goizuetan bizi nahi duten goizuetarrei aukera emateko, izan ere herritarrak baitira herriaren etorkizuna.

Hala nola, obren jarraipenez, sortu daitezkeen eragozpenez eta aldaketez jakinaraziko da.