2021/10/29

Mendiko larreak erretzeko dokumentazioa aurkeztu behar da

Urtarrilaren 31 arte eskatu aurkeztu beharko dira beharrezko agiriak.

Goizuetako Udalak herritarrei jakinarazten die, mendian larreak erre nahi dituenak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko duela Udalean :


1) Baimen eskaera: izen abizenak, helbidea, telefonoa eta sinadurarekin. 
2) Terrenoaren eskritura osoaren kopia: eskaera egiten duenak eskrituran agertzen den pertsona berdina izan beharko du. 
3) Planoaren kopia: lekua markatuta eta katastroko erreferentziarekin. 
 

Eskaera egiteko epea urriaren 20tik urtarrilaren 31 bitartekoa izango da, Udal bulegoetan eguerdiko 12:30ak arte.