Hirugarren eta azken enkante publiko honetan, udalak bi eskaintza jaso ditu.
Orain dela hilabete inguru, Goizuetako Udalak hirugarren aldiz eta azken eskaintza moduan, medikuaren etxe zaharra enkantera atera zuen. Aurreko enkanteetan ez zuen arrakastarik izan eta azken enkante publiko honetan, dataren barruan bi eskaintza jaso dira udaletxean.
Prozesu honen baitan, udalean jasotako eskaintza hauek apirilaren 28ko astean ireki ziren eta beharrezko eskakizun guztiak betetzen dituztela aztertu ondoren, eskaintza ekonomiko altuena egin duenari esleituko zaio. Beraz hurrengo pausua, eskaintza ekonomikoa aztertzea izango da, hau da, erosleetako bakoitzak eskaini duen diru kopurua aztertzea. Eskaintza ekonomikoaren irekiera, maiatzaren 9an eguerdiko 12:30etan izango da, Goizuetako Udalean.
Azken enkante honen inguruko informazio eta datu guztiak martxoaren 13an argitaratutako albistean daude, baina zenbakiak gogora ekarriz, azken lizitazioaren zenbatekoa 60.126,50€ izan zen.