2020/04/18

Maskarillak egiteko materiala eskuragarri goizuetarrentzat

Herritar batek Udalaren esku utzi ditu oihal berezi batzuk eta gomak. Estankoan eskatu daitezke.

Aste hauetan hainbat dira etxean maskarilak egiten ari direnak, eta badakigu herritarren bat ere lan horretan ari dela. Oraingoan, beste herritar batek material sorta ederra utzi du Udalaren esku. Bertan tissu berezi batekin egindako oihaltxoak (biodegradagarriak eta hidrosolubleak), gomak eta plastikozko boltsatxoak daude. 

Maskarilak egiteko material hau eskuratu nahi dutenek, Goizuetako estankoan eska dezakete. Boltsa bakoitzean 5 oihaltxo eta bi goma datoz, eta etxe bakoitzeko boltsa bakarra eska daiteke. Dena den, baliteke gomarik gabeko boltsaren bat egotea, ez baitago oihal adina goma. 

Gogoan izan, maskarilla erabiltzeko gomendio hauek: 

  • Leku itxietan edo 2 metroko distantzia mantendu ezin duzun lekuetan erabili. 
  • Garbitu eskuak erabili aurretik eta ondoren.
  • Ongi estali ahoa eta sudurra, aurpegiaren eta maskararen arteko arteko tarterik gabe. 
  • Kendu ezazu belarrietako kordeletatik hasita. 
  • Aldatu heze dagoenean edo hondatzen denean. 
  • Ez ikutu aurrealdea. Egiten baduzu, garbitu eskuak. 
  • Argi izan ez dela babes-ekipamendu bat. Ez du babesten, baina kutsaduraren hedapena mugatzen du.
  • Maskarilla erabiltzeaz gain, eskuak ongi garbitu beti eta segurtasun distantzia mantendu. 

Beheko bideoan ikus daiteke nola egin daitekeen maskarilla material honekin.