2020/05/01

Maiatzaren 2tik aurrera paseatu, kirola egin eta baratzan lan egiteko aukera egongo da

5000 biztanleko herria izateagatik, Goizuetan ez dugu ordutegi finkaturik edukiko.

Haurrak izan ziren paseatzera irteteko baimena izan zuten lehenak Hego Euskal Herrian. Larunbatetik aurrera, ordea, herritar guztiek izango dute horretarako aukera, helduek paseatzera edo kirola egitera ateratzeko aukera izango baitute. Pilaketak saihesteko neurriak ezarriko ditu Espainiako Gobernuak 5000 biztanletik gorako herri eta hirietan, baina Goizueta bezalako herrietan ez da ordutegi mugarik finkatuko. 

Ariketa fisikoari dagokionez, edozein kirol egitea ahalbidetuko dute, egunean behin, herrian bertan eta bakarka. Paseoetarako, bizikide batekin irten ahal izango da; paseo bat egunean, kilometro bateko eremuan. Bi kasuetan, ez da denbora mugarik jarriko. Ez dago baimenduta kotxea hartu eta kirola egiten hasi behar den puntura joatea. 

Baratzetara joateko baimena emango dute larunbatetik aurrera, jakiak zaindu edo jasotzera, herrian bertan edo ondokoan. Pertsona bakarra joan ahalko da, eta soilik beste batekin joan daiteke laguntzen duena mendekoa edo haurra bada.

Hortaz, goiko taulan laburtuta dituzue maiatzaren 2tik aurrera, goizeko 6etatik gaueko 23:00ak bitartean baimenduta dauden ekintzak.

Gozatu irteerez eta aprobetxatu Goizuetak dituen paraje ederrez, baina mesedez, hemendik aurrera ere zentzuz jokatu, distantziak errespetatu eta eskuak ongi garbitu. Ez genuke nahi, jendearen arduragabekeriagatik birusa zabaltzea.