2020/05/05

Maiatzaren 19 arte aurkeztu daitezke bi mendi loteren enkantean parte hartzeko eskaintzak

Eskaintza modu presentzialean aurkeztu nahi dutenek maiatzaren 19an aurkeztu behartu dute, Goizuetako Udaletxean 9:30-11:00 ordutegian.

Oihan enkantea

Udalak, behar bezela baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan probetxamendu hauek saltzeko:

Proposamenak aurkezteko epea datorren maiatzaren 19 artekoa izango da. 
COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu denez (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez aitortua), proposamena udal- idazkaritzan aurkeztu nahi duten interesdunek 2020ko maiatzaren 19an aurkeztu ahal izango dute proposamena, 9.30tatik 11.00tara (aldez aurretik 948514006 zenbakira deitzea gomendatzen da).


Proposamena Correos-eko bulego batean aurkeztea erabakitzen bada, gutun-azal irekian egingo da, Correoseko langileek eskabidea data eta zigilua jartzeko (Goizuetako Udaleko iragarki-oholeko iragarkian eskaintzak aurkezteko ezarritako epearen barruan), ziurtatu aurretik.
Gertaera hori Goizuetako Udalaren aurrean egiaztatuko da, eta aurkeztu den egunean bertan mezu elektroniko bat bidaliko da udala@goizueta.eus-era.

Enkantean parte hartzeko ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

Plegu bakarrean aurkezten den lotearen zehaztapena eta lizitatzailearen identifikazioa adieraziko da. Plegu hontan bi sobre itxi sartuko dira, ondoren aipatzen den izen eta edukiarekin.


1 zenbakidun sobrea: DOKUMENTAZIO ADMINSITRATIBOA
-Lizitatzailearen aitormena non adierazten den, administrazioarekin kontratatzeko baldintzak betetzen dituen eta lizitazio prezioaren %2a, behin behineko fidantza gisa.

2 zenbakidun sobrea: ESKAINTZA EKONOMIKOA
-Eskaintza ekonomikoa, pleguan agintzen den modeloaren araberakoa, BEZ-a kanpo
Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen pleguak udal idazkaritzan daude interestuen esku (udala@goizueta.eus)