UEMAk bost udalerri hautatu ditu Lauro ikastolako gaztetxoak eremu euskaldunetako familietan hartzeko eta Goizueta da aukeratutako herri horietako bat.
UEMAK bost udalerri hautatu ditu Lauro ikastolako gaztetxoak eremu euskaldunetako familietan hartzeko. Goizueta da horietako bat eta lau familia bilatzen ditugu gaztetxo horiek hartzeko prest egongo liratekeenak.
Egonaldia Pazko astean izango da, apirilaren 22tik 28ra.
Harrera familia bakoitzari gazte bat etxean hartzearen truke 150 euroko diru saria emango zaio, gazteak sor ditzakeen jatorduetako gastuak estaltzeko helburuz.
Harrera familia izateko baldintzak honakoak dira:
· Familiako kide guztiak euskaldunak izatea
· Etxeko hizkuntza euskara izatea
· DBH3 edo DBH4 mailako seme-alabaren bat izatea familian
· Gaztea hartzeko logela bat izatea edo adin bereko seme-alabarekin elkarbanatzeko bitartekoak izatea
Harrera familiaren egitekoak:
· Gaztea bederatzi egunez etxean hartzea
· Gazteari eguneko jatorduak ematea
· Adin bereko gazteak datorrenarekin ibiltzea, bere lagunartean txertatuz
Erantsita dago HARRERA FAMILIA izateko xehetasun gehiago duen txostena.