2025/06/03

IV. Emakume artzain baserritarren eguna Goizuetan

Igandean, ekainaren 1ean, Goizuetako emakume artzain baserritarrak omentzeko eta eskertzeko eguna izan zen

Egun berezia izan genuen herrian, Mendialdeko azoka ibiltaria talo egunarekin bat egina eta aurten ohore handiz, Goizuetako emakume artzai baserritarrak omendu zituzten. Goizeko 11:00ak inguru hasi zen azoka eta gerturatu zirenek, postu desberdinez, taloez, talo tailerraz, gaztanbara egiteko prozesuaz, argazki erakusketaz... gozatzeko aukera izan zuten. Eguraldia lagun genuelarik, plaza jendez bete eta giro ederra sortu zen. Eguna borobiltzeko, eguerdiko 13:00etan herriko emakume artzai baserritarrei omenaldia eskaini zitzaien: koruaren abestiekin, aurreskuarekin, opariekin, hitz politekin... guztiak ongi merezitakoak.

Egun honen helburuetako bat, emakume hauek itzalpetik argitara ateratzea izan zen, baserria aurrera ateratzeko egindako lanagatik nahiz esfortzuagatik eta hori egiteko jarritako maitasun guzitarengatik. GORA GOIZUETAKO EMAKUME ARTZAI BASERRITARRAK!