2021/09/06

Irailaren 13tik aurrera Gizarte Zerbitzuen lokalean egongo da Mediku kontsulta

Bi hilabete inguruz emango da bertan zerbitzua, gaur egungo kontsultan eraberritze lanak egin bitartean.

Herriko mediku kontsultan eraberritze lanak egingo dira  astelehenetik aurrera. Horrela, larrialdiak artzatzeko gune berri bat izango du gaur egungo kontsultak. Lanak bi hilabetez luzatuko dira. 

Bitartean Mediku Kontsulta Errekaundi pasealeku inguruan (Santa Maria kalea, 26) kokatua dagoen Gizarte Zerbitzuko lokalera mugituko da.

Gizarte Zerbitzua, berriz, Udaletxeko bigarren solairuan kokatuko da denbora horretan. Bertara joateko beharrezkoa izango da zita eskatzea 948510840 zenbakira deituta.