6000 euroko bi sari banatuko dira. Azaroaren 1ean amaituko da eskaerak eta egitasmoen laginak aurkezteko epea.
Iñaki Arregi ikerketa bekaren 2. deialdia deitu du UEMAk. Udalerri euskaldunen garapena aztertzeko, ikerketa sustatzeko eta euskal soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzea du helburu eta UEUk, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten dute.
Bi lan sarituko dira, 6.000 eurorekin bakoitza eta norbanakoek edota ikerketa egiteko sortutako lantaldeek parte hartu dezakete. Proposamenak bidaltzeko azken eguna azaroaren 1a izango da eta epaimahaiak azaroaren 17rako jakinaraziko du diruz lagundutako ikerketa lanak zeintzuk diren.
Informazio gehiago:
https://www.uema.eus/2021/09/06/oinarriak-aldatuta-inaki-arregi-ikerketa-bekaren-deialdi-berria-abian-da/