2019/2020 ikasturtean ikastaroren bat eman nahi dutenek irailaren 6a arte dute epea beren proposamenak aurkezteko
Urtero bezala ikasturtean zehar hainbat ikastaro eskainiko ditu Udalak. Horretarako, lehendabizi ikastaroren bat emateko prest daudenen proposamenak bilduko dira Udaletxean. Irailaren 6a izango da horretarako azken eguna, eta honako baldintza hauek bete beharko dira:
- Autonomoa izatea
- Ikastaroaren deskribapen zehatza aurkeztea: ordutegia, prezioa, iraupena, nori zuzendua...
Behin proposamenak aztertu ondoren, ikastaroetan izena emateko epea zabalduko da.