2018/12/23

Herritarren parte-hartze prozesua

Herritarren partaidetzaren gaineko plana. Hiri jarduketarako plan berezia. "Domingoenea Txikia" 4 poligonoko 147 partzela.

Aritz Salaberria Mutuberriak sustatu duen, Goizuetako “Domingoenea Txikia” 4 poligonoa 147 partzelako, Hiri jarduketarako Plan Bereziaren Herritarren Parte Hartzeko Planaren funtsa da, udalaren gidari izatea herritarren parte-hartze eta herritarren parte-zeharkotasuna sustatzeko, udalaren kudeaketa publikoaren gobernu-ardatz gisa izateko.

Horretarako parte-hartze bilera bat egingo da, Udaletxeko Batzar Aretoan, urtarrilaren 14ean, eguerdiko 12.00tan. Bertan talde idazleak, “Domingo Txiki”- 4 poligonoa 147 partzelako Hiri Jarduketarako Plan Bereziaren aurretiazko dokumentuaren berri emango du.

Parte hartze bileran bertaratzen direnek, proposamenaren inguruan egiten dituzten galderei erantzun teknikoa emango zaie, modu errazean denek ulertu ahal izateko. Halaber, bileran egiten diren proposamen eta iradokizun guztiak jasoko dira.

Bilera egin ondoren, hilabeteko epea irekiko da, hau da urtarrilaren 15etik otsailaren 15era, aztertutako dokumentuaren gainean proposamenak eta iradokizunak aurkezteko.

Ekarpenak equal.arquitectos@hotmail.com helbide elektronikoan egin daitezke


DOKUMENTAZIOA

Hiri jarduketarako Plan Berezia eta Hiritarren Partehartze dokumentua, kontsultarako eskuragarri egongo dira ondorengo estekan:

http://goizueta.eus/eu/herritarren-parte-hartze-prozesua

Dokumentazio hau baita kontsultatu ahal izango da presentzialki, Udal Bulegoetan, jendeaurreko epean, astelehenetik ostiralera, 9.00tatik 12.30 bitarteko ordutegian