Herritarrek 25€ko balioa duten bonoak eskuratu ahal izango dituzte 20€ren truke
Covid-19a dela ta konfinatuta egon garen garaian behin eta berriz luzatu dugu elkar zaintzearen mezua eta beharra. Horretan parte garrantzitsua izan dute herriko komertzioek, zeinak demostratu diguten herrian beharrezko zerbitzu guztiak ditugula, ez zaigularik ia deus falta izan (janaria, botikak…).
Alde batetik herriko komertzioetan kontsumitzen segitzeko ohiturari eusteko, eta bestetik, konfinamendu garaian ixtera behartuta egon diren komertzioei esku bat botatzeko, herriko kontsumoa aktibatuko duen sistema ezarri nahi da herrian.
Horrela, egitasmo honekin herritarrek erosketak herrian egitea bultzatu nahi da. Udalak diruz lagunduko dituen bonoen bidez, Covid-19aren osasun krisiagatik kaltetuak izan diren komertzioei lagundu eta herritarrengan herrian kontsumitzeko garrantziaz kontzientzia sortzea da egitasmo honen helburua.
Modu honetara, herritarrek 20 euroren truke, 5 euroko bost bono eskuratu ahalko dituzte. Udalak 25 euro horiek osatzeko falta diren 5 euroak jarriko ditu. Denera 300 sorta banatuko dira.
Guztira 1500 euroko inbertsioa egingo du Udalak, jakinik diru hori eta honek sortuko dituzten 7500 euroak herrian bertan geldituko direla.
Bono hauek uztailaren 10 eta 11n eskuratu ahal izango dira, eta uztailaren 13tik abuztuaren 30era bitartean erabili beharko dira Goizuetako komertzioetan.
Informazio gehiago beheko dokumentuan: