2025/02/21

Herriko gimnasioari buruzko galdetegia

Gimnasioko hainbat erabiltzailek sortu eta prestatu dute galdetegia, honen inguruan, herritar erabiltzaileek daukaten interesa jakiteko.

Udalaren eta gimnasioko erabiltzaileen arteko komunikazioa hobetzeko, urtarrilaren 26an elkartu ginen gimnasioan bertan. Bilera horretan, hainbat puntu aipatu eta erabaki ziren, horietako bat; udala eta gimnasioa lotuagoak egoteko, hemendik aurrera erabiltzaileak beraiek izango direla "zubia" egingo dutenak. Hau da, zerbaiten beharra izanez gero edo zerbait izorratuz gero, beraiek zuzenean komunikatuko lirateke udalarekin. Beste erabakietako bat; ordutegiaren luzaketa izan da, hemendik aurrera goizeko 6:00tatik gaueko 0:00tara luzatuko da zerbitzua. Azkenik, herritar erabiltzaileei galdetegi bat pasatzea ere erabaki zen.

Gimnasioko erabiltzaile horiek sortu eta osatutako galdetegiaren helburua, herritarren iritzia jakitea da, dirua zertan inbertitu erabakitzeko. Galdetegi hau betetzeko aukerak hauexek dira: goizueta info bidez zabaldutako loturatik edota paperean (gimnasioan eta udaletxean) egongo dira edonoren eskura. Galdetegiak betetzeko epea edo azken eguna: otsailak 28, ostirala.

Udal taldetik, herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu iniziatiba nahiz gogoa jartzeagatik eta batez ere, elkarren zubi izateagatik.