2018/02/26

“Goizuetan lan eta bizi” II. jardunaldia

Martxoaren 10ean egingo da dinamikaren II. jardunaldia. Maite Sanchez eta Gotzone Sestorain izango dira gonbidatuak.

II. jardunaldi hau berezia izango da. Martxoaren 8a, emakumeen nazioarteko eguna izanik, bi gonbidatuak emakumeak izango dira. Alde batetik, Goizuetako Maite Sanchez abeltzaina izango dugu, eta bestetik, Leitzako Gotzone Sestorain artzaina eta gaztagilea izango dugu. Baina hori bakarrik ez. Gonbidatuak beraien esperientziak kontatzen hasi aurretik, Mugarik Gabe Nafarroako elkartetik, "emakume ekoizleak eta elikadura burujabetza Nafarroan, generoaren ikuspegitik" gaiaren inguruan arituko dira.