2025/05/19

Goizuetako Udalak, herria eta bere inguruak zaindu eta mantentzeko pausu berriak eman ditu

Azken asteetan hartutako neurriez gain, uda ate joka daukagun honetan, laister zerbitzu anitzetako lanpostu bat ere eskainiko du.

Goizuetako Udalak, orain dela gutxi langile bat kontratu berri du, herrian zehar sortzen diren lanei aurre egiteko eta herria behar bezala mantentzen saiatzeko. Langile hau; herrian, inguruetan, udalean... sortzen diren lan mota desberdinak egitera dedikatuko da. Honetaz gain, udaletik kanpoko langile bat, herrian zehar ditugun lorategi edo belar eremu horietako batzuk txukuntzera eta mantentzera dedikatuko da, unean uneko beharraren arabera.

Gainera, udara ate joka daukagun honetan, udalak bere aldetik, zerbitzu anitzetako langilea kontratatzeko beste lanpostu berri bat eskainiko du. Guzti honen helburua, herrian dauzkagun lanak eta beharrak asetzea izanik. Beraz, lanpostu horretan interesik izanez gero, adi egon hurrengo asteetan egingo baita eskaintza.

Bukatzeko, gure herria eta gure inguruak zaintzeko bidean, goizuetarren toki gustokoenetako bat garbi eta txukun egon dadin, Udalak "Auzolana Iberon" deialdia luzatu die goizuetarrei (ibero erreka inguruko belarrak eta larrak garbitzeko helburuarekin). Materiala norberak eraman lezake edo behar izanez gero, udalean mintzatu. Goizuetako Udalak material osagarria ere eramango du: pita, gasolina... Auzolanean parte hartzeko prest baldin bazaude, maiatzak 23 bitarte (eguerdiko12:30k arte) izena emateko aukera daukazu, udalera zuzenduz edo 948 514 006 zenbakira deituz.

Gure herria, inguruak, mendiak... denon artean zaintzeak merezi du, gureak eta guretzako direlako!