2021/10/14

Goizuetako Udalak hainbat lan egiteko baliatu du Nafarroako Gobernuak Covid-19aren ondoren ekonomia sustatzeko udalei emandako dirulaguntza

Guztira 51.530 euro inbertitu dira herriko eraikin desberdinak egokitu eta ur hornidura sarea hobetzeko.

Nafarroa osorako 25 milioi euro bideratu zituen COVID-19tik eratorritako beharrei aurre egiteko, hortik 15,5 milioi udalerrien suspertze ekonomiko eta sozialera bideratu ziren, eta 9,5 milioi, berriz, jasaten ari diren gastu handiagoak eta diru-sarrera txikiagoak arintzera, batez ere, gizarte, hezkuntza, kirol eta garraio zerbitzuetan.

https://www.navarra.es/eu/albisteak/2020/06/17/nafarroako-gobernuak-proposatu-du-udalei-aurten-25-milioi-euro-ematea-covid-19tik-eratorritako-beharrei-aurre-egiteko

Goizuetari 40.000 € egokitu zitzaizkion, eta Udalari gutxienez %15eko finantzaketa egitea eskatu zitzaion. Goizuetako udalak %30eko finantzaketa egin du gastu guztiak kubritzeko, eta guztira 51.530 euroko inbertsioa egin da herrian.

Dirulaguntza hau Tifanitxo eraikineko ate berriak jartzeko erabili da (4.798€), udaletxeko gasoliozko galdara zaharra aldatu eta, energetikoki efizienteagoa den galdara berri bat jarri da udal eraikina berotzeko. (6.296€). Goxalin berogailua jarri da (4.503€), uraren presioa erregulatzeko instalazioa egin da (15.268€), ur-hornidura sarearen ekoauditoria egin da (4.800€) eta azkenik, eskolako argiak ere aldatu dia (15.861€)

EGINDAKO LANA GASTUA
Goxaliko berogailua 4047,45 €
Udaletxeko kaldera        6296,84 €
Uraren presioa erregulatzeko instalazioa 15268,94 €
Ur-hornidura sarearen ekoauditoria 4800,40 €
Tifanitxoko ateak 4798,38 €
Eskolako argiteria 15861,89 €
GUZTIRA 51.530,07 €

Dirulaguntza honi esker, udal eraikinak egokitu eta ur hornidura sarea hobetzea ahalbidetu da.