Aldi berean, gaur hasiko den "Ibilian ibilian" dinamikan parte hartzera gonbidatu ditu goizuetarrak
Pasa den irailaren 17an ospatutako aparteko batzarrean Goizuetako udablbatzak ahobatez onartu duela jarraian azaltzen den adierazpena:
PRESOEN URRUNTZEARI ETA SALBUESPENEZKO ESPETXE POLITIKARI DAGOKION ERAKUNDE ADIERAZPENA
Garai berri baten aurrean aurkitzen gara, espetxe politikan aldaketak ematen hasiak dira urruntze politikarekin amaitze bidean, baita graduen progresioari dagokionean ere. Madrildik hegoalderako espetxeetan jada ez da euskal presorik geratzen, baina oraindik %33 besterik ez dago EAE eta Nafarroako espetxeetan. Guzti horietatik, egun 29 euskal preso daude erroldatuak Nafarroan eta horietatik 4 baino ez daude Iruñeko espetxean. Guztira, 28 bigarren graduan aurkitzen dira eta bakarra baino ez dago hirugarren graduan. Guztiek zailtasunak eta oztopoak dituzte legeak dion bezala haien etxerako bidea garatu ahal izateko (gradu progresioa, baimenak, hirugarren graduak, baldintzapeko askatasuna, …).
Horren guztiaren ondorioz Goizuetako udalak:
4. Udalbatza honek bertan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, irailaren 30ean, 0:00etan Urroz eta Beintza arteko 5 km-ko ibilbidea eginez.