Deialdi honek, gure herrian bi taxi-lizentzia edukitzeko aukera bermatuko luke.
Goizuetako Udalak taxi zerbitzuaren bi lizentzia esleitzeko deialdia ireki du. Erabakia 2025eko uztailaren 29an egindako osoko bilkuran hartu zen, eta udalerriaren barruan jarduteko izango dira lizentzia hauek.
Interesdunek 15 laneguneko epea izango dute eskaerak aurkezteko, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Aurkezteko azken eguna: irailak 9.
Deialdiaren oinarriak eta informazio osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuta daude, hona hemen lotura: https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2025/164/24