2020/04/10

Goizuetako Udalak bat egiten du igandean Aberri Eguna ospatzeko deialdiarekin.

Euskal Herria Baterak egindako adierazpenarekin bat egiten du eta herritarrei dei egiten die igandeko ekintzetan parte hartzeko.

Euskal Herria Baterak Aberri Eguna 2020 ospatzeko egindako deialdiarekin bat egin du Goizuetako udalak eta herritarrei dei egiten die igande honetan, apirilak 12, burutuko diren ekintzetan parte hartzera.

Horrela behean osorik irakur daitekeen adierazpenaren bitartez, doluminak ematen dizkie aste hauetan senide edo lagunen galera pertsonalak jasan dituzten herritarrei, eskerrak eman osasun eta zaintza langileei, eta egoera honen erakusgarri, Nafarroako bandera makila erdian jarriko du Udaletxeko balkoiean. 

Herritarrei dei egiten die balkoi eta leihoetan euskal ikurrak jartzeko, ikurrinak edo/eta Nafarroako ikurrak. Etxean ikurrik ez dutenek http://aberrieguna2020.eus atarian etxean inprimatzeko ereduak topatuko dituzte. 

Eguerdiko 12: 30ean minutu bateko isilunearekin, dolua konpartitzeko deia ere egiten du, krisi honetan senideak galdu dituzten eta nahi bezala agurtu ezin izan dituzten ehunka familiekin.

Honetaz gain, aberri egunerako eragile ezberdinek deitutako ekintzetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak. 

Hemen irakur daiteke adierazpena: