Urte hasiera honetan elkartea sortu eta ll. Txondor Eguna maiatzaren 1ean ospatuko dute.
Elkarte hau irabazi asmorik gabekoa da eta bere helburu nagusiak; oroimen historikoa, ingurumenaren zaintza eta ohitura zaharrak sustatzen dituzten jarduerak bultzatzea da. Duela hiru urte, 2023an lehen aldiz Goizuetan Txondor eguna antolatu zuten. Bertan, garai bateko ohitura berreskuratu eta balioan jartzea lortu zuten.
Aurten, elkartea sortu eta ll. Txondor eguna antolatu dute, maiatzak 1 egunarekin (egitaraua kartelean). Aurretik bazkidetza kanpaina martxan jarri zuten eta gutxi gorabehera 80 bazkide inguru izatera lortu dute.
Nahiz eta elkarte honen izena eta indarra aurten sumatu diren, guzti honen atzean daudenak aurreko urtetik lanean hasiak ziren; antolakuntza, lan banaketa... aldetik eta batez ere, auzolana oinarri bezala hartuta.
Txondorra eraikitzeaz gain, honen historia, informazioa, materiala... bildu eta eskola desberdinei bisita gidatuak eginez dabiltza. Aurretik eta ondoren egindako lanaren emaitza, arrakastatsua eta harro egoteko modukoa da.