Helburua da XX. mendeko bigarren erditik gaur egun arte emakumeek egin duten lanaren oroimena berreskuratzea
Gaur egun emakumeen parte hartzea zenbait espaziotan normalizatuta badago ere, bidean aurkitutako oztopo eta erresistentziei aurka egitearen ondorio da.
Bekaren helburua da Goizuetako eta Aranoko emakumeek XX. mendeko bigarren erditik gaur egun arte Goizuetan eta Aranon parte-hartze arloan egin duten lanaren oroimena berreskuratzea, gizon-emakumeen berdintasunaren alde jardundakoei dagokien aitortza eginez.
- Ikerketa lana euskaraz izanen da eta hizkuntza ez-sexista erabiliz idatzi beharko da.
- Beka honen diru zenbatekoa 4.200 €koa izango da.
- Bekak 5 hilabetez izanen du balioa, esleitzen den egunetik aurrera. Bi hilabeteko epe-luzapena emateko aukera egonen da.
- Beka norbanakoek nahiz horretarako osatutako lantaldeek jaso ahal izango dute.
Eskaerak eta gainerako agiriak aurkezteko epea, deialdia iragarri eta, 15 egun naturalekoa izanen da. Hau da: IRAILAREN 25ERA ARTE (HAU BARNE)