2021/05/04

Genero ikuspegiari buruzko formakuntza jasotzen ari dira Goizuetako Udal hautetsiak.

6 orduko formakuntza izango da, bi astetan banatuta.

Atzo, maiatzak 3, Goizuetako udal hautetsiei zuzenduriko trebakuntzaren  lehenengo saioa izan zuten, politika feminista garatu ahal izateko oinarrizko trebakuntza. Emagin elkartearekin 3 orduko saioa izan zuten eta sistema patriarkalaz eta feminismoaz aritu ziren.

Datorren astelehenean bigarren saioa izango dute, 3 ordukoa berriro ere, eta bertan genero politiken estrategiez eta zeharlerrotasunaz arituko dira, udaleko eremu desberdinetan politika feministak nola garatu daitezkeen hausnartuaz.