Ekainaren 20an egin zen Lubineko Frontoiaren inaugurazioa eta arrakasta ederra izan zuen
Ostiral borobila izan zen ekainaren 20a, izan ere arratsaldeko 18:00etan ospatu zen inaugurazio eta omenaldiak arrakasta handia izan zuen. Nahiz eta tenperatura aldetik bero handia egin zuen, goizuetarrak ez ziren beldurtu eta frontoia goitik behera bete zuten. Hasieran, omenaldia izan zen: abesbatzaren abestiekin, udal kideen hitzekin, aurreskuarekin... eta gero pilota partiduez gozatzeko aukera izan zen.
Frontoiaren itxura guztiz aldatu da eta gainera, orain "museo" funtzioa ere egiten du, Goizuetan izan ditugun pilotari profesional, afizonatu... guztiak edo gehienak biltzen dituena. Lan honen atzean, herritarrak daude: Igor, Lurdes, Alaitz, Esteban... hauek egindako lanari esker, bilduma ederra osatu dute, horrela frontoira gerturatzen diren guztiak informatu eta gozatu ahal izateko.