Euskal-Napar abizenen historiaren museoa sortzeko helburuetako bat bete du Enekok
Hasieratik esan zuen moduan, 2024ko urtarrilaren 1ean jarri zuen martxan mikromezenazgo-kanpaina, Euskal-Napar abizenen historioaren museoa sortzeko helburuarekin eta 10.000 euro biltzeko asmoz. Atzo, urriaren 28an, kanpaina amaitu zen eta 10.474 euro biltzea lortu du, hasierako helburua gaindituz.
Proiektu guzti honen atzean Eneko dago buru belarri eta eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartu duten guztiei, beren esku-zabaltasunagatik eta babesagatik, hala nola proiektu hau aurrera atera ahal izatea egin duten guztioi. Guzti horien konfiantzari esker, orain museoaren sorrera hasiko delako, gure sustraiekiko maitasunetik eta guztion ahaleginetik jaio den espazio berri bat.