Goizuetako Udala, Nasuvinsa eta Habitabide, herritarrekin batera, etxebizitzen inguruko batzarrean elkartu dira.
Goizuetako Udalaren ardatz garrantzitsuenetako bat, herriaren despopulazioari aurre egin eta irtenbide bat ematea izan da. Horretarako, urte guzti hauetan, hainbat proiektu nahiz pausu eman ditu eta adibide garbienetako bat ospitala birgaitzearena izan da. Honetaz gain, beste bide batzuk ere landu ditu eta aurreko urtean lehen aldiz, etxebizitza eskuragarrien proiektu proposamena jarri zuen mahai gainean.
Lehen batzarra ekainean egin zen eta parte hartze handia egon zen. Bertan, proposamena gainetik azaldu zitzaien, ondoren herritarren iritzia jasoz. Parte hartu zuten askok, interesatu moduan izena eman zuten eta hurrengo pausua berriro elkartzea izan zen gaiaren inguruan eztabaidatzeko eta aukera desberdinak ikusteko. Ordutik, Goizuetako Udala, batez ere alkatea, aukera desberdinak aztertzen eta negoziatzen jardun da, despopulazioari benetako irtenbide bat eman eta interesatuei aukera erreal bat eskaini ahal izateko.
Guzti honen emaitza, apirilaren 27an egin zen batzarrean isladatu zen. Bertan Goizuetako Udala, Nasuvinsa eta Habitabide, herritarrekin elkartuz eta benetako proiektu/aukera eskainiz: udalak erosiko lukeen lur proposamena, zenbaki "errealagoak" eta eman beharreko pausuak azalduz. Hemen jasotako informazioarekin, jendeari zerrendan apuntatzeko aukera eman zaio eta esan beharra dago, udaletik egindako proposamen honek, izugarrizko arrakasta izan duela eta goizuetan bizitzeko nahia argia dela, pozgarria benetan.