2025/07/04

Eskolako teilatuaren konponketa

Datorren astelehenetik aurrera, teilatuaren obra lanak hasiko dituzte

Udalak lehengo urtean, eskolako kanpoaldeko fatxadaren eta argiztapenaren konpoketak egin zituen, Europako diru laguntzen bidez. Aurtengo udan berriz, teilatuaren obra lanak egingo dira, horrela eskolaren eraikuntza guztiz hobetuta geratzeko.

Teilatuko lanekin datorren astelehenetik, uztailaren 7tik aurrera hasiko dira. Lan hauek aurrera eramango dituen enpresa eraikitzailea, "Zabala y Goikoetxea" enpresa izango da. Obra lan hauen prezioa 177.299,45€-tan (BEZ kanpo) esleitu zaio eta obra exekuzioaren denbora 5 astekoa izango da. Hasiera batean, lizitazio prezioa 177.825,42€ zen eta bi hilabeteko exekuzio denbora eman zitzaion, baina prezioan beherapen txiki bat egiteaz gain, denbora ere murriztu du eta gutxi gorabehera, 5 astean bukatuko ditu lanak.