Lanpostu honetarako interesatuek irailaren 30a arteko epea dokumentazioa aurkezteko.
2019ko irailaren 3ko Ohiko Osoko Bilkuran, Goizuetako Udalak erabaki zuen Goizuetako Andres Narbarte "Xalto" eskolako garbiketarako kontratazioa esleitzeko prozedura irekiari hasiera ematea eta kontratazio hau arautzen duten baldintza administratibo eta teknikoen pleguak onartzea.
Kontratu honen iraupena urte betekoa da eta beste 3 urtez luzagarria izango da (guztira 4 urte).
Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 30a artekoa izango da, Goizuetako Udaleko Erregistroan.
Aipatutako asistentzia kontratuaren esleipen prozedura arautuko duten plegu administratiboak eta preskripzio teknikoak, Goizuetako Udaleko idazkaritzan daude interesatuen esku. Hemen eta Nafarroako Kontratazio Portalean ere eskuratu daitezke.