2018/08/13

Eraso sexistarik gabeko fiestak nahi ditugu

Goizuetako Udalak errespetuzko harremanak izateko deia egin du fiestetarako.

Orain dela hilabete batzuk, eskualdeko Berdintasun Batzordetik errespetuzko harremanen aldeko kanpaina jarri genuen abian Leitzan, Goizuetan, Areson eta Aranon.

Goizuetako fiestetan harreman sanoak bultzatzean segitzearen aldeko aldarria zabaltzea oinarrizkoa da. Indarkeriarik gabeko guneak, espazioak eta ekitaldiak garatzen eta sortzen jarduteak, emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak gutxitzearen bidean pausu garrantzitsu bat suposatuko luke. Goizueta parekide, berdinzale, segurua eta justua eraikitzen jarraitzea ezinbestekoa da.

Honi aurre egitea denon ardura da eta edozein eraso sexisten aurrean jarrera aktibo bat mantentzea funtsezko ariketa da. Ez isildu!

Ongi pasa fiestak, gozatuz eta gozaraziz, etxeko ardurak banatuz, ligoteo sano bat praktikatuz, errespetuzko harremanak garatuz, gune seguru eta berdinzaleak sortuz.